Urte hasiera bikaina

img

Azken emaitza Añares Rioja ISB 79 - Ponce Valladolid 46 izan da

Añares Rioja ISBrekin batera sailkapeneko beheko postuetan dagoen Ponce Valladolid taldearen bisita zuen gaur Xabi Chicoren taldeak. Batetik, zuzeneko arerio bat eta bestetik, 2016ko sentsazioak atzean uzteko aukera aparta zuen Añares Rioja ISBk eta ez du aukera galdu. Partida hasieratik markagailuan aurretik jartzea lortu du eta aldea haunditzen joan da, amaieran Añares Rioja ISB 79 - Ponce Valladolid 46 emaitza lortuz. Talde lana izan da gaur oinarri, jokalari guztiak bikain aritu dira bai erasoan eta bai defentsan. Laura Johnsonek 35 puntu eta 45eko balorazioa lortu du. Berekin batera, Zubizarretak eta Cissek 11 eta 10 punturekin lagundu dute. Ana Ugarte gazteak ere debutatzeko aukera izan du gaurko partidan. 2017a hasi bezain ondo jarraitzeko lanean segi beharko du orain talde osoak.