Bi talde nagusiek Azpeitian jokatuko dute

img

Sammic ISBk Tarragonaren aurka jokatuko du

Sammic eta Añares ISB taldeek Azpeitian jokatuko dute asteburu honetan. Batetik, Añares Riojako neskek ligako bigarren itzuliari ekingo diote bihar 18:00etan Azpeitiko kiroldegian. Xabier Chicoren taldeak Celta Zorka izango du aurkari eta sailkapenean gora egiten saiatuko da bigarren itzuli honetan.
Sammic ISBk berriz, igandean jokatuko du Azpeitian 18:00etatik aurrera. Azpeitiarrek maila ona erakusten jarraitzea dute helburu bezala, orain arteko defentsa eta eraso lan bikaina mantenduz. Tarragona sailkapeneko azken postuetan dago baina Iker Buenoren taldearen garaipena ez da erraza izango.