Sammic ISB bere mailan

img

Basket Tarragonari gailendu zaio 90-68

Sammic ISBk beste garaipen bat lortu du gaur Basket Tarragonaren aurka eta Zilarrezko LEB ligako lehen postuetan jarraituko du, Carrefour El Bulevar eta HLA Lucentumekin batera. Hasieratik azpeitiarrak partidan serio sartu dira eta lehen bi laurdenak nahiko borrokatuak izan diren, Sammic ISB 44-37 aurretik joan da atsedenaldira.
Aldageletatik bueltan, Iker Buenoren taldeak berdin jarraitu du eta jokuko arlo guztiak menperatuz, katalanak baino gehiago direla erakutsi dute. Karena, Dezelski eta Maiza bikain aritu dira eta azkenean, partida 90-68 emaitzarekin amaitu da.
Lau garaipen jarraian lortu ditu Sammicek eta orain bi aste izango ditu hurrengo partida prestatzeko, Basket Navarraren aurka.