Moralez gainezka, ezustekoa emateko prest dago Añares

img

Bihar jokatzen du Villagarcia de Arousan Coregadaren aurka

Añares Iraurgik bihar 19:30ean Villagarcia de Arousan jokatuko du Cortegadaren aurka. Añaresek azken bi partidak jarraian irabazita sailkapenean arnasa hartzearekin batera kantxan beharrezkoa zuen lasaitasuna ere lortu du. Cisseren etorrerak taldeari esparru barruan indarra eta reboteak eman dizkio; Chloe Wellsen fitxaketak berriz abiadura eta kanpoko jaurtiketa. Larunbateko dema zaila izango da Cortegada sailkapeneko bostgarrena izatearekin batera oso liga regularra egiten ari den taldea baita. Chicoren taldea ordea, moralez gainezka, ezustekoa emateko prest dago.
Sammicek asteburuan San Sebastian festetaz lasai gozatzeko aukera izango du maila honetako Printzearen kopa jokatzen denez finalean ez dauden beste talde guztiek atsedena baitute.