Derbi interesgarria Azkoitiko kiroldegian

img

Añaresek igandean 12:00etan jokatuko du Ibaizabalen aurka

Añares Iraurgi igande eguerdiko 12:00etan Ibaizabalen aurka neurtuko da Azkoitiko kiroldegian. Berbi interesgarria izango da. Bizkaitarrak liga ona egiten ari diren bitartean Añares indartzen ari den taldea da, behetik gora datorren taldea. Cisse eta Wellsen fitxaketek beste itxura eman diote Chicoren taldeari, jokalarien jarrera ere aldatu da. Bide horretatik jarraituta igandean garaipena gertu izango da.