Erakustaldia eta lider bakarra

img

Basket Navarraren aurkako derbia 57-93 amaitu da

Sammic ISBk uneko talderik sasoikoenetakoa dela erakutsi du gaur. Iruñeara iritsi da Basket Navarraren aurkako derbia jokatzeko eta partida hasieratik, markagailuan agintzen hasi da Joe de Cimanen hirukoei eta Gaizka Maizaren saskiratzeei esker. Defentsako lan onak, 16 baloi lapurtuta, eta jaurtiketak erraz lortuz, Iker Buenoren taldea aldea handitzen joan da. Amaieran, Basket Navarra 57 – 93 Sammic ISB markagailu erabatekoa izan da. Talde osoaren zeregina bikaina izan arren, Dezelski, Maiza, Sherman eta Karena nabarmendu dira. Gaurko garaipenari esker, Zilarrezko LEB ligako lidergo bakarra da talde azpeitiarra.