Etxe etxekoa

img

Añares ISBren jokalariak aztertuz gero, bada datu bat, bereziki adierazgarria

Argi dago Iraurgi klub berezia dela. Iaz, kolpetik bi maila igota, Añares Iraurgik ohorezko mailan jokatu zuen duintasun osoz. Aurten, LF-2 mailan, liga txukuna egiten ari da. Baina bada datu bat, bereziki adierazgarria. Taldea indartzeko ekarritako hiru atzerritarrak albo batera utzita, lehen taldeko beste 9 jokalari seniorren ibilbidea aztertzen badugu, horietatik zortzik euren ibilbide osoa, infantiletatik hasita, mailaz maila, Iraurgin osatu dute. Beste klubik ez dute ezagutu. Bederatzigarrena Eider Bereziartua da. Honek ere bere ibilbide osoa Iraurgin egin du baina unibertsitate mailako ikasketak Bartzelonan egin zituenez han jokatu zuen. Datu honi beste bat ere gehitu behar zaio. Aurten junior mailako bi jokalari debutatu dute talde nagusiarekin eta kadete mailako neskek ere sarri-sarri entrenatzen dute lehen mailako taldearekin. Zalantzarik ez dago. Iraurgiren apustua harrobia da. Neska eta mutil.