Añaresek 57-56 estu bategatik galdu zuen liderraren aurka

img

Aros liderrak ez du denboraldi osoan horrenbeste sufritu

Taldea Leonera joan zen 15-0 partzial bat zuen talde bati aurre egiteko. Partida oso orekatua hasi zen, bi taldeak defentsa zonan eginez eta lehen laurdenaren amaieran, Añares 2 puntugatik irabazten zihoan. Bigarren laurdenean etxekoak hobeto ibili ziren, hiruko lerrotik batik bat, baina atsedenaldira airistean aldea oso txikia zen, 25-22. Aros agintzen hasi zen hirugarren laurdena eta 14-5 partzial bati esker, Añares 12 puntu azpitik joan zen. Hutsarteko bat eta defentsa lan bikain baten ondoren, 0-8 partziala lortu zuten azpeitiarrek eta aldea 4 puntutara jaistea lortu zen. Azken laurdenera 41-39 azpitik iritsiz.
Añares taldearen ezaugarri nagusia den grinak ordea, ez zion Arosi garaipena garbi ikusten uzten. Azken zatian, bisitariek 5 puntuko aldea ere izan zuten amaierarako 2 minutu falta zirenean. Baina defentsa lan onarekin batera, etxekoen jaurtitzaileak agertu ziren, garaipena emango zien pare bat hiruko sartuz. Azkenean Añaresek 57-56 galdu zuen baina jokalari guztien talde lan bikaina goraipatu behar da. Era berean, Chloe Wells 26 puntu eta 28ko balorazioarekin eta Intza Lizarazu 11 puntu eta 16ko balorazioarekin nabarmendu ziren.
Argazkia; Sport Leon