Garaipenaren bidea berreskuratu nahi du Sammic ISBk

img

Igandean jokatuko du 18:00etan Azpeitiko kiroldegian Agustinos Leclerc taldearen aurka

Sammic Iraurgik igande arratsaldeko seietan Leongo Agustino Lecrerc-en aurka jokatuko du Azpeitiko kiroldegian.
Sammicen sei garaipeneko bolada iragan asteburuan Galizian eten zen. Galdu arren, taldeak itxura sendo eta lehiakorra erakutsi zuen. Igandean Agustinos izango du aurrean, mailari eusteko borrokan dabilen talde apala. Baina jakina da maila honetan ezer gutxi behar dela ezustekoa emateko, ondorioz Bueno eta Lizarralderen mutilek duten mailarik onenera hurbildu beharko dute garaipena lortzeko.
Etxeko azken partidan harmailetan aspaldiko girorik onena bizi izan zen. Ea igandean ere zaleen babesa antzeman ahal duten Sammiceko jokalariek eta hauek berriro ere ikuskizun ederra emateko gai diren.