Salto egiteko aukera galdu du Añares ISBk

img

Bartzelonan galdu zuen 67-62 emaitzarekin Juventut Les Cortsen aurka

Aukera aparta zuen atzo Añares ISBk sailkapenean salto garrantzitsua emateko. Atzo garaipena lortzeak amets berriak izateak ahalbidetuko zuen baina lehia estu baten ondoren, ezin izan zuen garaipena lortu Bartzelonan Juventut Les Cortsen aurka. Lehen laurden txar baten ondoren, markagailuari itzulia ematea lortu zuten Xabi Chicoren neskek eta 33-38 irabaziz joan ziren aldageletara. Hirugarren eta laugarren laurdenetan ordea, etxekoak hobeto aritu ziren eta azkenean, hiruko marratik izandako trebetasunak lagunduta, Juventuten alde erori zen partida. Amaieran, Juventut Les Corts 67 - Añares ISB 62.
Hurrengo asteetan garaipenak lortzea ezinbestekoa izango da lasaitasun pixka bat izateko.