Partida zaila Añaresentzat bigarren sailkatuaren aurka

img

Añares Iraurgik Sant Adriaren aurka jokatuko du larunbat arratsaldeko zazpietan Bartzelonan

Añares Iraurgik Sant Adriaren aurka jokatuko du larunbat arratsaldeko zazpietan Bartzelonan. Chicoren taldeak bigarren asteburuz jarraian Bartzelonan jokatuko du, Iragan larunbatean oso maila onean aritu zen Segle XXIren aurka azkenean partida galdu bazen ere. Larunbatekoa, itxuraz, are neurketa zailagoa izango da. Sant Adria sailkapeneko bigarrena da eta mailaz igotzea da urteko helburu nagusia. Añaresek badaki larunbatean kantxan lehiatzea dela garrantzitsuena, gauzak ondo egin eta aurkaria estu hartzen saiatu. Hori lortu ezkero, dena da posible.