Añares ISBk aurre egin dio Sant Adria bigarren sailkatuari

img

Sant Adria 73-Añares ISB 64 izan da azken emaitza

Añares ISBk sailkapeneko bigarren sailkatua bisitatu du gaur, Sant Adria. Partida zaila aurreikusten bazen ere, azpeitiarrek aurre egin die katalanei eta bikain aritu dira. Lehen hiru laurdenak oso parekatuak izan dira Lizarazu, Jhonson eta Wells hirukoteak taldea partidan mantenduz. Etxekoek ordea azken laurdenean aurreratzea lortu dute eta azken emaitza 73-64 izan da. Añares ISBk sailkapenak dioena baino talde hobeagoa dela erakusten du. Nahiz eta emaitzek ez lagundu, Xabi Chicoren neskek bide honetatik jarraitu behar dute, izan ere, egiten ari diren lan onak bere fruituak emango ditu.