Sammic ISB lider bakarra da gaurko garaipenaren ondoren

img

Zamora 68-Sammic ISB 73 irabazi dute azpeitiarrek

Sammic ISBren gaurko partidak ziarrezko LEB liga oso orekatua dela baieztatu du. Azpeitiarrak lider eta Zamora azken sailkatua izan arren, partida borrokatua izan du Sammicek. Lehen laurden bikaina egin dute Iker Buenoren mutilek eta 6-21 amaitu da. Bigarrengoan ordea etxekoak martxan jarri dira eta partidan sartzea lortu dute markagailua berdinduz. Azpeitiarrek alde txikia eskuratu dute eta hori mantenduz iritsi dira amaierara. Azkenean Zamora 68 - Sammic 73, De Ciman, Karena, Garcia eta Maiza izanik saskiratzaile onenak. Gaurko garaipenari esker, Sammic ISBk lider jarraitzen du, bakarrik gainera. Hurrengo partidetan maila mantendu eta garaipenak lortzea garrantzitsua izango da amets egiten hasteko.