Neurketa garrantzitsua, orain arte Añaresek jokatu duen garrantzitsuenetakoa

img

Añares Iraurgi larunbatean 18:00etan Oviedoren aurka neurtuko da Azpeitiko kiroldegian

Añares Iraurgi larunbat arratsaldeko seietan Oviedoren aurka neurtuko
da Azpeitiko kiroldegian. Neurketa garrantzitsua, orain arte Añaresek
jokatu duen garrantzitsuenetakoa. Mailari eusteko borrokan, garaipen
batek arnasa emango lukeen bitartean aurkari zuzen baten aurka etxean
galtzean egoera asko larrituko luke.
Taldea oso ondo lehiatzen ari da azken asteetan. Sailkapeneko aurreneko
biak oso estu hartu ditu. Falta dena, joko ona garaipen batekin
borobiltzea. Larunbatean zaleen beroa eta babesa ere ezinbestekoak
izango dira.