Talde lanean oinarritutako garaipena

img

Añares ISB 83-Oviedo 56 izan da emaitza

Denboraldiko partidarik garrantzitsuena zuen gaur esku artean Añares ISBk. Aurkari zuzena den Oviedo hartu du etxean, eta garaipena lortzea ezinbestekoa zen. Gogor hasi dute partida bi taldeek. Lehia estua eta berdindua izan da lehen bi laurdenetan, eta horren adierazle izan da aldageletara 32-31, puntu bateko aldearekin joan direla.
Hirugarren laurdena ordea, bikain hasi dute Xabi Chicoren neskek, eta 16 eta 2ko partzialari esker, partida bideratzea lortu dute. Azpeitiarrek, azken asteetan erakutsi bezala, talde lanean oinarritu dute garaipena, Wells eta Lizarazu nor baino nor gehiago saskiratzeetan. Azkenean, erraz irabazi dute Añareseko neskek, 83-56 emaitzarekin.
Gaurkoan pauso garrantzitsua ematea lortu bada ere, hurrengo asteetan mailari eusteko berebiziko beste bi partida izango ditu Añares ISBk; Duran Maquinaria Ensino eta ADBA. Biak ere, sailkapeneko azken postuetan. Biak irabaziz gero, beste urtebetez LF2 mailan jarraitzeko helburua betetzea ia lortuta izango du.