Eman izena I. Iraurgi Saskibaloi Kanpusean

img

Abuztuaren 21tik 27ra bitartean izango da Iscar-en (Valladolid)

Iraurgi Saskibaloiak I. kanpusa antolatu du. Hitzordua abuztuaren 21tik 27ra izango da Iscar-en (Valladolid) eta izen-emate epea dagoeneko zabalik dago. Horretarako beharrezkoa izango da inskripzio orria bete eta klubeko bulegoetara eraman edota isb@isb.eus helbidera bidaltzea. Plazak mugatuak dira eta beraz, lehenbailhehen izena ematea aholkatzen da. Kanpusa 2004 eta 2008 urte bitartean jaiotakoei zuzenduta dago eta prezioa, 300 eurotakoa da.

Informazio gehiago erantsitako dokumentuan.

- Iraurgi saskibaloi kampusa.pdf