Taldearen garaipena

img

Zuzeneko arerio den Lucentumi irabazi dio Sammicek 53-62

Garaipen baliotsua gaur Sammic ISBrentzat arerio zuzena den Lucentumen aurka. Lehen laurdean intentsitate asko eta asmatze gutxi izan da saskiratzeetan, azpeitiarrak ezin izan dute 5 puntutatik pasa. Zortez, etxekoak ere ez dira oso fin egon. Bigarren laurdenean aldiz, lehenegoan sartu ez diren saskiratzeak lortu dira. Gainera, defentsako lan onari esker, markagailuari itzulia eman diote eta atsedenaldira 19-26 iritsi dira.
Hirugarren laurdenean etxekoak gogor hasi dute baina azpeitiarrek heltzea lortu dute, eta azken laurdenean talde osoak ikaragarrizko azken esfortzua eginda eta elkarrekin jokatuz, 52-63 irabaztea lortu dute.
Lidergoari eusteaz gain, zuzeneko arerio den Lucentum atzean uzteko balio du garaipenak.