Añares ISB LF2 mailan izango da berriro hurrengo urtean

img

Gaurko partida Arxil 68-Añares ISB 62 galdu du

8 jokalarirekin iritsi da Añares ISB Pontevedrara, baina hala ere lehen bi laurdenetan oso ondo lehiatu da, atsedenaldira 29 -25 galtzen iritsi dira. Aldageletatik bueltan ordea, nekeak eraginda, beherakada nabarmena izan du taldeak. Defentsan ezin izan du ohikoa duen maila erakutsi eta erasoan ere ezinean ibili da, ideiarik gabe. Laurden amaiera 52-35 bukatu da eta laugarren laurdena bide berdinetik joango zela ematen bazuen ere, Xabi Chicoren taldeak zuen indar eta kasta dena atera du. Partidari itzulia emateko asmoz atera dira eta gertu ibili badira ere, azkenean ezin izan dute irabazi eta 68-62 estuarekin amaitu da lehia. Gaur porrota izan arren, LF2an mantentzea ziurtatu du taldeak, Oviedok eta ABDAk ez baitute irabaztea lortu. Beraz, hurrengo urtean Añares ISBk liga berdinean jarraituko du. Zorionak!!