Sammic, presiorik gabe jokatzera

img

Bihar 20:30ean jokatuko du Hospitaleten

Sammic Iraurgik larunbat arratsaldeko zortzi terdietan Hospitaleten jokatuko du. Iker Buenoren taldea denboraldi zoragarria egiten ari da, aparta. Baina orain kiribiloa kiribiltzeko aukera du; Liga aurreneko postuan amaitu eta zuzenean Urrezko LEB ligara igo. Posible da baina oso zaila izango da. Taldeak helburu hori saritzat hartu behar du eta ez presiotzat. Kantxan orain arte erakutsi duten izaera erakusten badute dena posible izango da. Aldiz presiopean, lotuta jokatzen badute, ezinezkoa izango da