Partida aurretik, Iraurgiko jokalari izan diren Azkoitiarrei omenaldi txiki bat egin zitzaien

img

Urrezko ligako mutilek Azkoitian lehenengo aldiz jokatzen zutenez, herriko jokalari ohiei omenaldia egin zitzaien

Urteak joan eta urteak etorri, Azkoitiko jokalari ugari ibili dira Iraurgi saskibaloi taldean. Batzuek klubarekin harreman gehiago izan dute, besteek gutxiago, baina guztiek ere asko eman diote saskibaloi taldeari. Horregatik, Iraurgi SBko ordezkariek, egun historiko hau aprobetxatuz, omenaldi txiki bat egin nahi izan diete jokalari ohi Azkoitiarrei.