Ligako lehenengo birako azken jardunaldia: Euskal derbia

img

Hamazazpigarren jardunaldian Sammic ek Araberriren aurka jokatuko du etxean

Urtarrilaren 7an jokatuko da partidua, eguerdiko 12:00etan Azpeitiko kiroldegian. Gogoratu, aurtengo partidetarako autobus zerbitzua antolatu duela Iraurgi SBK. Aste honetan autobus zerbitzua Azkoitiatik Azpeitiarakoa izango da, joan etorrikoa noski, eta ateraldiak 11:00tan eta 11:30 etan izango dira. Liburutegi aurretik aterako dira eta bidaiatzeko nahikoa izango da bazkide txartela edota partidarako sarrera erakustea.