Asteburu honetan Añares Rioja ISBk eta Sammic Hosteleria ISBk Azpeitian jokatuko dute

img

Xabi Chicoren neskek Duque Ensino hartuko dute etxean, eta Lolo Encinasen mutillek berriz LLeida

Larunbat arratsaldean emakumezkoen ligako partida jokatuko da, arratsaldeko 18:30etan Azpeitiko kiroldegian. Xabi Chico eta Luis Agirreren taldeak Lugoko Duque Ensino hartuko du etxean, eta entrenatzailearekin hitz egin dugunean, garaipenaren bila aterako direla adierazi digu. Araia Peña min hartu berri da, eta garaipena lortuz gero, berari eskaintzeko garaipena izango dela adierazi digu.

Urrezko ligako taldeari dagokionez aldiz, norgehiagoka igande arratsaldeko 18:00etan jokatuko da. Lolo Encinasen mutillek Actel Força LLeida taldea jasoko du etxean, eta Lolok berak esan digun bezala, partida hau ere oso gogorra izango da. Azpeitiko taldea ligari eusteko nahiko lan izaten ari da, eta beste guztiak bezala, partida hau ere zaila izango dela adierazi digu entrenatzaileak. Hala ere, azken partiduetan borrokan gogor ari direla aitortu digu, eta aste honetan ere garaipnaren bila aterako direla aitortu digu.