Añares eta Sammicen partidetarako autobus zerbitzua

img

Klubak Azpeitiko kiroldegiko asteburuko partiduetara joan ahal izateko autobus zerbitzua antolatu du

Asteburuan Azpeititiko kiroldegiak bi partidu garrantzitsu hartuko ditu. Larunbatean arratsaldeko 18:00etan emakumezkoen ligako partida jokatuko da, eta Xabi Chicoren taldeak GDK Ibaizabalen aurkako euskal derbia jokatuko du. Klubak, Azkoititik Azpeitiarako autobus zerbitzua antolatu du, autbobusa Azkoitiko liburutegi aurretik 17:30etan aterako delarik. Aste honetan autobus bakarra izango da maratoi erdia dela eta.


Igandean aldiz, Urrezko ligako partidua jokatuko da Azpeitian. Lolo Encinasen taldeak FC Barcelona Lassaren aurkako partidua jokatuko du arratsaldeko 18:00etan. Ordurako, arratsaldeko 17:00etarako eta 17:30tarako programatu ditu autobusak saskibaloi taldeak.- Hauek ere Azkoitiko liburutegi aurretik aterako dira.