Maxixatzenen eta Uztarrian sarreren zozketa

img

Maxixatzenek eta Uztarriak Iraurgi SBko taldeen partidetarako sarrerak zozkatuko dituzte aste honetan

Partida garrantzitsuak izango dituzte asteburuan Iraurgi Saskibaloiko bi talde nagusiek, eta klubak neurriko babesa eskatu die zaletuei, kiroldegiko harmailak bete eta etxeko jokalariak anima ditzaten.

Zapatuan eta igandean hitzordu bana izango da kiroldegian, biak 18:00etan.

Emakumeen LF2ko neurketa izango da asteburuko lehendabiziko hitzordua.

Zapatuan, euskal derbia jokatuko dute Azpeitian Añares ISBk eta GDKO Ibaizabalek. Derbi izaerak ematen dion berezitasunari gehitu behar zaio Iraurgikoak beren multzoko liderraren kontra ariko direla partida horretan. Añares, berriz, zazpigarrena da sailkapenean, baina etxeko lanak eginda dituzte Xabier Chicoren emakumeek, mailari eustea ziurtatuta.


Igandean iritsiko da Sammic ISBren txanda. Añaresekoak ez bezala, mailari eusteko borrokan buru-belarri sartuta jarraitzen dute Lolo Encinasen gizonek Urrezko LEB ligan; eta borroka berean murgilduta dagoen FC Barcelona Lassa hartuko dute igande arratsaldean kiroldegian, pisu bikoitza izan dezaketen puntuen bila. Aurretik, gaur bertan, sailkapenean hirugarren den Manresaren etxean jokatu behar dute Iraurgikoek.


Horregatik, Maxixatzenek eta uztarriak sarrerak zozkatuko dituzte bazkideen artean! Sartu hemen sarrerak nola lortu jakin nahi baduzu.

Maxixatzen: https://maxixatzen.eus/komunitatea/IraurgiSB/1521654818689-iraurgi-sbk-asteburuko-partidetarako-sarrerak-zozketatuko-ditu-maxixatzeneko-bazkideen-artean

Uztarria: http://uztarria.eus/aktualitatea/1521646870