Ostiralean hil ala biziko partidua Azpeitiko kiroldegian: Sammic – Clavijo

img

Denok dena emateko garaia iritsi da! Ostiralean etxeko azken partidua Sammic-ek, denboraldiko azken aurrekoa

Iritsi da unea! Iritsi da momentua! Sammic ek azkenengo partida jokatuko du etxean. Bai ala bai irabazi beharrekoa! Ezin da galdu!

Denboraldian zehar, gaur arte zaleen txaloak eta animoak ikaragarriak izan dira. Etxeko hitzordu guztietan zaleak animatuz eta azken momenturate taldea animatzen egon dira. Baina aste honetakoa, ikaragarria izango da. Azkena da! Sammic ek etxean jokatuko duen azkenengoa! IRABAZI ALA IRABAZI! Ez dago beste hitzik!

Klubak eta zuzendaritzak, hori kontuan hartuta, erabaki ezberdinak antolatu ditu ostiralekoa ikaragarria izan dadin! Erne beraz, eta irakurri ondo segidan datozen puntu guztiak:

- Giroa berotzen hasteko, arratsaldeko 19:00etatik partida hasi arte merienda musikatua kiroldegiko atarian! Trikitilariak izango dira bertan giroa alaitzen, eta zaleentzako merienda emango da bertan.

- Uztarria eta Maxixatzen herri komunikabideetan partida ikusi ahal izateko sarrerak zozketatuko dira!

- Sarrerak aurez salgai Azkoitian eta Azpeitian. Azkoitian Zurt tabernan eta Azpeitian Eguzkitza tabernan.

- Ostegunean, bazkide bakoitzak aukera izango du tabernetan bazkide txartela erakutsiz, bi sarrera gehiago jasotzeko.

- Ostiralean berriz, takillan bertan gauza bera. Bazkide txartela erakutsiz bi sarrera hartzeko aukera izango dute bazkideek.

- Ahotsa berotuta ekarri, eta zarata ateratzeko prest!

- Azkoitiatik Azpeitiarako autobus zerbitzua ere antolatu du klubak, orduak astean zehar zehaztuko ditugu.

Bai ala bai atera behar dugu! Denok dena eman behar dugu! Aupa Sammic ISB!