Iraurgi SBk antolatu ditu aurten ere gabonetako saskibaloi topaketak

img

200 neska mutil inguru elkartuko dira, Iraurgikoekin batera Tabirako, Oncineda, Araski, Easo, Ordizia, BKL, Ointxe eta Goierri saskibaloi klubek.

200  neska mutil inguru elkartuko dira asteburuan Azpeitian. Iraurgikoekin batera Tabirako, Oncineda, Araski, Easo, Ordizia, BKL, Ointxe eta Goierri saskibaloi klubetakoak.

Topaketak gaur goizean hasiko dira. Parte-hartzaileek bi lekutan jokatuko dituzte partidak, Udal Kiroldegian edo Urola ikastolako kantxetan. Eguerdi aldera, Sanagustin kulturgunera joango dira bazkaltzera, eta arratsaldean lehen fasea amaituko dute. Bihar goizean jokatuko dira aldiz, finalerdiak eta finalak.

Hona hemen topaketen inguruko informazioa Uztarriaren eskutik.

Nesketan, bederatzi talde arituko dira lehian, hiru multzotan bereizita: Durangoko Tabirako, Donostiako Easo eta Iraurgi K; Beasaingo BKL, Gasteizko Araski  eta Iraurgi A; eta Ordizia, Lizarrako Oncineda eta Iraurgi B. Kiroldegian jokatuko dituzte lehen faseko neurketak eta arratsaldean erabakiko da, Urolan, nortzuk jokatuko dituzten igandeko finalerdiak.

Mutilei dagokienez, zazpi taldek hartuko dute parte –Easo, Ordizia, BKL, Arrasateko Ointxe, Urretxuko Goierri eta Iraurgiko bi-; denek denen aurka jokatuko dute goizez eta arratsaldez, Urolan eta Kiroldegian, hurrenez hurren, igandeko finalerdiak helburu. Azken faseko finalerdi horiek kiroldegian izango dira 10:00etatik aurrera, eta finalak eguerdiko 13:00etan jokatuko dira. Sailkapeneko gainerako ohorezko postuen lehiak Urolan jokatuko dira 09:00etatik aurrera.