Udaberriarekin batera, ate irekiak Azpeitian

img

Udaberria iritsi da Iraurgira. Odola berritu eta zelaietan pitxiloreak agertzearekin batera, gurean arkume berriak ez, gurean otso txiki berria jaio da: URGI.

Jendaurrean URGI behar bezala aurkezteko asteburu aparta antolatu du Iraurgik Azpeitiko kiroldegian. Zale denentzat ateak irekita, sarrera dohan eta bi partida ikusgarri:

Larunbatean, 18.00etan, LF-2ko Añares-Celta. Liderra dator Azpeitira baina Añaresek garaipena behar du LF-1erako igoerako kanporaketak jokatzeko. Ametsetan agertzen ez zen helburua atz puntekin ikutzen ari da Añares, mailaz igo eta datorren urtean Espainiako ligarik indartsuenean parte hartzea.

Eta igandean , 18.00etan, Juaristi ISB - Villarobledoren aurka. Lolo Encinasen mutilak sailkapeneko bigarrenaren auirka. Juaristerentzat igoerako kanporaketak nahiko urrun dauden arren, aukerak egon bitartean taldeak ez du amore emango.

Beti hor zaude, badakigu, baina asteburuan kiroldegian nahi zaitugu. Ezagutu URGI eta animatu gure bi taldeak. Ez zara damutuko!