ZATOZ IRAURGI SASKI ESKOLARA, IRAURGITU ZAITEZ!

img

Zatoz Iraurgira. Zure gustoko kirola eginez, ondo pasatzeaz gain, lagun berriak ere egingo dituzu. Ez izan zalantzarik, Iraurgitu zaitez! Sartu beheko link horian

IZENA EMATEKO LINKA

ISB ESKOLA


ISB eskolaren helburua
saskibaloiko lehen pausoak eman , saskibaloiaz ikasi eta gozatzea dira, talde giro bikain bat osatuz. Jokuen bidezko metodología erabiliz fundamentu tekniko eta taktikoen hobekuntza bilatzea du helburu.

Urola kosta eta Gipuzkoan erreferentzi den saskibaloi eskola da ISB eskola, urteko 150 haur baina gehiagok hartu izan dute parte azken urteetan. Gehienak Azpeitia eta Azkoitiako jokalariak izanik ere, urola kostako hainbat herrietako jokalariren presentzia dugu.

Jaiotze urtearen arabera kategoria ezberdinak bereizten dira:


  • - HASIERA URTEA – 2013. Urteko belaunaldia
  • - BENJAMIN URTEA – 2012. Urteko belaunaldia
  • - ALEBIN TXIKI – 2011. Urteko belaunaldia
  • - ALEBINAK – 2010. Urteko belaunaldia

• HASIERA URTEA (2013)


2013. urteko belaunaldiko jokalariak izango dira hurrengo urtean lehen urtez saski eskolan parte hartzeko aukera izango luketenak. Lehen urtea izanik, edonork saskibaloia ezagutzeko aukera izan dezan ez dugu inkripziorik egiten eta ate irekiak ospatu ohi ditugu 15 egunean behin.


Bertan joku bidezko metodología soilik erabali ohi dugu entrenamentu saioak lantzeko, honela eguneroko hobekuntza bilatuz baina ondo pasatzea ardatz izanik.


• BENJAMIN URTEA (2012) ETA ALEBIN TXIKI (2011)

2011 eta 2012. urteko belaunaldiko jokalariek osatuko dute. Joku bidezko metodologíarekin jarraituz, jokalarien kualitate orokorrak lantzea izen ohi dugu helburu.

Bertan 15 egunean behin izango dute entrenamentua eta nahiz eta konpetiziorik ez dagoen, herri ezbedinetako saski eskolen arteko partiduak antolatu ohi dira. Beraz, entrenamentuez gain, partiduak jokatzeko aukera izango dute jokalariek.


• ALEBINAK (2010)

Konpetizioan murgildu ohi diren urtea izan ohi da, bertan Gipuzkoako saskibaloi federazioak antolatu ohi duen errendimendu ligan parte hartzeko aukera egon ohi da.


Honetaz gain, astean bi entrenamentu saio izatera pasatzen gara, honekin, urteak daramatzaten eta hasi berriak diren jokalarien garapen oso bat bilatuz.

SASKIBALOI FORMAKUNTZAZ GAIN

Saskibaloi formakuntzaz gain, eskolako partaideentzat hainbat aktibitate egin ohi ditugu. Guk antolatutako eskolen harteko topaketak, beste topaketetara joateko aukera, Jakako txapelketara irteera eta udako kanpusa esaterako.