JUARISTI ISB 88 - 85 ZUNDER PALENCIA

img

URREA GARA!

Joan den ostiralean izan zen Urrezko Leb Ligako azkenengo jardunaldian, Juaristi ISB Azpeitiko kiroldegian jokatu zuen Zunder Palenciaren aurka. Iñaki Jimenezen mutilek beren esku zuten mailari eusteko aukera eta horretarako partida hori irabazi beharra zuten bai ala bai, eta bai egin ere.
Azpeitiko Kiroldegia jendez gainezka egon zen eta denek izan zuten bere taldeak mailari nola eusten zion ikusteko aukera. Nahiz eta partida hasieran markagailuan atzetik joan, Azpeiti-Azkoitiarrek, aurreko partiduetan bezala, mailari eusteko zuten gogoa erakutsi zuten, eta harmailak eman zien bultzadarekin eta beren jokaldi paregabeekin batera, garaipena lortu zuten.


Partidua amaitu orduko, harmailak ankaz gora jarri ziren Juaristi ISB beste urtebetez urrea dela ospatuz.