Eskerrik asko

  • EBA
  • 5/21/2008
img

Aitor Uriondo-ren agurra

Gutun honen bitartez Iraurgi SB osatzen duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizuet. Amaitu berri dugun 2.007-2.008 denboraldi honetan, klub-eko pertsona ezberdinekin jardun ondoren, kluba inguratzen duenari buruzko iritzi ezin hobea daramat. Denboraldi hasieratik, nire lana EBAko taldean modu egoki batean egiteko beharrezko jarrera eta tresnak izan ditut. Buruzagien aldetik lasaitasuna eta konfiantza nabaritu det eta batez ere, pertsona ezberdinen aurpegietan ikusitako ilusioak oraindik ere indar handiagoa eman digu.

Eskerrak eman nahi diet lehenik eta behin nire laguntzaileak izan diren Ormaetxea, Laxkano, Toota eta Jose Leoni. Beraien laguntza gabe ezinezkoa bailitzateke nire lana behar den moduan egitea. Noski, Xubi eta bere inguruan dagoen pertsona taldeari nigan konfiantza osoa jartzeagatik. Eskerrak ere, urtean zehar nire eskuetatik pasatako jokalari guztiei. Errotaundi eta Lasao Altzariak taldekoen laguntza ezinbestekoa izan da entrenamenduen dinamikarako. Gainera, beraien entrenatzaileak diren Etxaniz eta Iurgiri ere eskerrik asko, momenturo laguntzeko jarrera erakutsi baidute. Aipamen berezia egin nahiko nuke partiden antolamenduetan lagundu dutenentzat (estadistikak, speaker-a, mopak,…) eta noski gure cheerleaders juniorrentzat, zuen alaitasuna benetan kutsatu egiten duzue.

Denboraldi honetatik aurrera ni ere klub honen zati izanda, etorkizun batean, berriro ere topatuko garela ziur nago.

ESKERRIK ASKO eta gero arte


Aitor Uriondo

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas