Baque Txapelketa

  • isb.eus
  • 2015/09/11
  • Javier Zurbano
img

Emakumezko ligaren taldea Durangon hasiko dute prestatzeko partiduak.

Iraurgiko emakumezko elitearen proiektua hurrengo astebukaeran hasiko ditu lagunartekoak. Baque txapelketan parte hartzeko gonbidapena jaso du Tabirako Saski Baloi taldetik. Txapelketan bertako taldeak ere parte hartuko dute Anglet Cote Basque Basket, Ventanas Arsan Astillero eta Azkoitia Azpeitia ISB bezala.

Larunbata 12:

15:45 Tabirako Baqué Vs Azkoitia Azpeitia ISB.

20:00 Anglet Cote Basque Basket Vs Ventanas Arsan Astillero.

Igandea 13:

10:00 hiru eta laugarren postua.

12:00 Finala.

Josebaren neskak jo ta ke ari dira lanean estatu maila gorenaren mailan debuta egiteko. Roselis Silva jadanik Azpeitian dago eta Iraurgiko jokalari bezala bere lehen minutuak jokatuko ditu. Venezolako base honek ilusio handiz hartuko du erronka, eta bere kalitate osoa erakusteko prest dago.
Seguruenik, hurrengo astean klubak taldea itxiko du beste bi jokalariekin.