Iraurgi SBko hiru ordezkari Euskadiko 20 urtez azpiko Selekzioan

  • isb.eus
  • 2015/12/20
  • Jokin Etxebarria
img
U20ko gure 3 ordezkariak

Aitor Astigarraga eta Gaizka Maiza jokalariak deitu dituzte Barakaldoko Nazioarteko Txapelketa jokatzeko abenduaren 28 eta 29an. Beraiekin egongo da baita ere Ander Arruti entrenatzaile laguntzaile moduan.

Abenduaren 28 eta 29an 20 urtez azpiko Barakaldoko VIII. Nazioarteko Txapelketa jokatuko da eta bertan parte hartuko dute Nafarroa, Katalunia, Portugal eta Euskadiko selekzioek. Beraz, etorkizuneko jokalari asko ikusteko aukera egongo da hiri bizkaitarrean.
Eta Euskadiko Selekzioarekin Iraurgi SBko 3 ordezkari edukiko ditugu. Bi jokalari: Aitor Astigarraga eta Gaizka Maiza; eta teknikari bat: Ander Arruti, hautatzailearen laguntzaile moduan arituko dena.
Txapelketa ahalik eta hobeen prestatzeko asmoz elkarretaratze bat egingo dute Euskal selekzioko kideek Zarautzen datorren astearte eta asteazkenean, hilak 22 eta 23an. Goizez entrenatuko dute Aritzbatalde kiroldegian eta abenduaren 26an lagunarteko bat jokatzeko asmoa dute. Hilaren 27an egingo dute Bizkaira eta Bilboko Aterpetxean pasako dute eguna hurrengo egunean hasiko den Txapelketaren esperoan. 28an, arratsaldeko 19:00tan jokatuko dute lehen partida Barakaldoko Lasesarre kiroldegian, Portugalgo Selekzioaren aurkako final-erdia izango da, eta hurrengo egunean jokatuko dute bigarren partida. Astelehenekoa galduz gero, hirugarren eta laugarren artekoen lehia jokatuko dute arratsaldeko 17:00tan. Portugalen aurka irabaziz gero, finala arratsaldeko 19:00tan jokatuko dute. Partida guztietarako sarrerak dohainik izango dira.
Zorionak hirurei eta disfrutatu txapelketarekin!