ESKERRIK ASKO!!!!!!

  • isb.eus
  • 2016/01/11
  • Javier Zurbano
img

Pasa den abenduan jokatutako Topaketaren edizio berri hau, beste behin, arrakastatsua izan da, maila guztietan. Gure esker beroenak eman nahi dizkiegu parte hartu duten klub guztiei izan duten konpromiso mailagatik. Guztien artean, edizio hau, oinarrizko saskibaloiaren festa bat izatea lortu dugu.

Berandu, festa egunek eta komunikazio arloko kideen famili beharrek aipamena uste baino beranduago egitera eraman gaituzte, baina aitortu beharra dago aurten burututako Topaketa, inoizko onenetakoa izan dela. Easo izan zen mutiletan txapeldun eta Leongo Agustinos nesketan.

Baina emaitzetatik haratago, txapeldunentzat garrantzitsuak izan arren, Topaketa formazio saskibaloiaren festan bihurtu da. Parte hartu duten taldeek topera kolaboratu dute, neska-mutilen arteko elkarbizitza ikusgarria izan da eta gurasoek kantxa guztietako harmailak bete dituzte portaera eredugarria erakutsita. Horrelako ekitaldi bat antolatzen duzunean hiru faktore hauek batzen badira… antolakuntzak gauza bakarra esan dezake: ESKERRIK ASKO!!!!

Lan nekagarria eta akigarria izan da, bihotza infartutik gertu ipintzen zaituen azken orduko arazoekin. Baina zorionez, boluntario askoren laguntza izugarriari esker, Gabonetako txapelketa hau aurrera atera ahal izan da eta gainera nota onarekin. ESKERRIK ASKO!!!
Datorren denboraldian berriz hartuko dugu erronka guregain. Iraurgik argi dauka, bizirik mantendu nahi badugu, hauek direla aurrera atera eta bultzatu beharreko ekintzak. Eta horregatik hurrengo ekitaldia onena izan dadin lan egingo dugu.

Egurre Iraurgi!!!!!!