FEB Programa

  • isb.eus
  • 2016/03/22
  • Javier Zurbano
img

Iraurgiko bi entrenatzailek lan estra edukiko dute Aste Santuan Espainiako Saskibaloi Federazioko selekzioekin. Xabi Chico eta Luis Agirrek Eslovakiara eta Zaragozara bidaiatuko dute hurrenez hurren. Urretxukoak 16 urtez azpikoarekin eta “Katxi” Talentu Operazioarekin (15 urtez azpikoa).

Ez dago esan beharrik gure bi entrenatzaile Espainiako Saskibaloi Federazioko proiektuetako partaide izango direla jakitea oso notizi ona dela. Baina batez ere pozten gara benetan merezi duten bi pertsona direlako.
Xabiren curriculuma aipatzeak leku askotxo eramango gintuzke. Urretxukoa ardo ona bezalakoa da: urteak pasa ahala hobeagoa da. Sekulako laguntza ematen ari zaio Sammic-i eta kluba oso gustura dago bere lanarekin. Eslovakiara bidaiatuko du egunotan Txapelketa bat jokatzera eta Polonia, Eslovakia eta Txekia izango ditu aurkari.
Luis Iraurgiko familiaren barruan kirol garapen handienetakoa duen entrenatzailea da. Denboraldi honetan Aranur ari da entrenatzen eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak antolatuko duen Espainiako txapelketan egotea du helburu. “Denbora apur bat” duenean ere Disdirari laguntzen dio. Zaragozara bidaiatuko du honek eta 2001ean jaiotako harribitxi onenekin jardungo da lanean.
Klubetik esperientzia honekin ahalik eta gehien disfrutatzera gonbidatu eta animatu nahi ditugu.
Zorionak!!!!