Garai onari geldialdia

img

Xuven Cambados 79-Sammic ISB 70 izan da azken emaitza

Sammic ISBk partida zaila zuen Galizian gaur. Zilarrezko LEB Ligako jokorik alaienetakoa du Xuven Cambadosek eta azken aldian sasoi betean dagoela jakinik bisitatzen zuen liderrak talde galiziarra. Etxekoak hasieratik jarri dira aurretik markagailuan, eta atsedenaldira 11 puntuko aldearekin iristea lortu dute. Iker Buenoren taldea partidari itzulia ematen saiatu da baina gehienez ere 4 puntura gerturatzea lortu du eta ez du partida irabazteko aukerarik izan. Gaurko porrotarekin Sammic ISBren azken asteetako garai onari geldialdia emateaz gain, ligako sailkapena estutzen du. Hala ere, betiko lanarekin jarraitzea ezinbestekoa izango da orain arte lortutakoa mantentzeko.

Argazkia: Martina Miser