Aurrerapauso garrantzitsua Añares ISBk

img

Segle XXIren aurka jokatu du eta 75-60 irabazi du

Azken asteetako irudi eta lan ona emaitzetan isladatzen hasi da Añares ISB. Liderraren aurka puntu bategatik galdu ondoren, Segle XXI menderatu du gaur Xabi Chicoren taldeak. Katalanak bizi hasi duten arren partida, hirukoak erraz lortuz, Añaresek talde lan bikainarekin erantzun dio eta aurretik joan da beti markagailuan. Partida aurrera joan bezala, Jhonson eta Wells agertu dira, 23 puntu bakoitzak eta Lizarazu kapitainaren laguntzarekin, 10 puntu, aldea handitzea lortu dute Iraurgiko neskek. Gaurko garaipenarekin aurrerapauso garrantzitsua eman du Añaresek, konfidantza irabazteaz gain, sailkapeneko azken postuetatik ihes egiteko bidea aurkitu baitu.