Aurreko postuetara begiratzen utziko lukeen garaipenaren bila

img

Añares Iraurgik larunbat arratsaldeko lauetan Barcelonan jokatuko du Joventut Les Cortsen aurka

Añares Iraurgik larunbat arratsaldeko lauretan Barcelonan jokatuko du Joventut Les Cortsen aurka. Añareseko neskak sasoi eta emaitza bolada ezin hobean dira. Zalantza guztiak uxatuz azken jardunaldietan gorakada handia izan dute. Jaitsierako mamua atzean utzita, larunbatean hemendik denboraldia amaitu bitartean izango duten helburua zehazteko aukera dute. Joventuten aurka garaipena lortzeko gai badira, sailkapeneko goi aldeari begira lan egiteko aukera izango dute. Galduz gero, urte amaiera lasaia izatea izango dute helburu. Baina gertatzen dena gertatzen dela, beti talde itxura eman, lehiatu eta aurkaria estu hartuz.