Lidertza mantentzeko taldeak onena eman eta zaleek harmailak bete behar

img

Azpeitiko kiroldegian jokatuko da igandean 18:00etan Sammic-Valladolid partida

Sammic Iraurgik igande arratsaldeko 18:00etan Azpeitiko kiroldegian jokatuko du Valladoliden aurka. Liga amaitzeko bost jardunaldi besterik ez eta Iraurgik bere kantxan jokatuko duen azken aurreko partida. Lidertzarekin zaleak amets egiten ari dira. Iker Buenok garbi adierazten duen bezala amaieran gozatzeko partidaz partida gozatzen joan beharra dago. Igandean Valladolid izango da aurkaria. Gauzei euren balioa emateko herri bateko taldea, orain gutxi ACB ligan zegoen hiriburu bateko taldearen aurka. Horrek argi erakusten du Sammic egiten ari denak nolako meritua duen. Amets eginez jarraitzeko jokalariek duten onena emango dutela seguru. Zaleek harmailak beteko dituztela ere zalantzarik ez. Edo bai?