Zapore gazi gozoa etxeko azken partidan

img

Añaresek 67-70 galdu du Lima Hortaren aurka

Añares ISBk etxean jokatzen zuen azken partida zuen gaur Lima Hortaren aurka. Urteko helburua beteta, zaleekin gozatzeko aukera bikaina zuen taldeak eta partida bikain hasi du. Chloe Wellsek ikaragarrizko laurdena egin du, 20 puntu lortuz, eta markagailuan aurre hartzea lortu dute azpeitiarrek. Bigarren laurdenean ordea Xabi Chicoren talde ez da ondo aritu ez erasoan eta ez defentsan eta katalanek partidari itzulia ematea lortu dute. Atsedenaldira 36-44 iritsi dira.
Hirugarrengoan etxekoak berriro hobeto irten dira eta 11-2ko partzial bati esker, partida berdindu dute eta horrela iritsi da amaiera arte. Partida amaituta zegoela, 67-67 berdinduta, eta inork ulertu ez duen erabaki batetan, epaileek falta pitatu diote etxekoei. Jaurtiketa libre horiei esker 67-70 irabazi du Lima Hortak partida.
Ligan mantentzea ospatu behar zen partida, zaleen babesarekin, amaiera gazi-gozo izan du beraz. Hala ere, Añaresek gustura egon behar du eta hurrengo eta azken partida irabazteko erronka izan.