Igoerako ateak parez pare irekitzeko asmoz

img

Sammicek igandeko 18:00etan jokatuko du Avilan

Sammic ISBk Avilan jokatuko du igande arratsaldeko 18:00etan. Nahiz eta azken partida galdu, Iker Buenorenak euren eskuetan dute zuzeneko igoera. Bi partida besterik ez dira falta liga amaitzeko eta lehen postuan jarraitzen dute, garaipen bateko aldearekin. Igandeko lehia ez da erraza izango, baina Iraurgi-zale asko espero dira bertaratzea eta babes horretaz gain, talde lanean oinarrituta Avilari aurre egiten saiatuko da Sammic. Irabaziz gero, igoerako ateak parez pare irekita izango dira.