Urrezkoa da Sammic ISB

img

Zuzeneko igoera lortu du gaur Avilan 45-60 irabazita

Sammic ISBk Urrezko Leb ligan jokatuko du hurrengo urtean. Denboraldiko azkenbigarren partida Avilan jokatzen zuen gaur Sammicek, partida zaila, baina zaletuen babes ikaragarria izan du taldeak. Hala ere, Iker Buenoren mutilek ez dute ondo hasi lehia, saskiratzeak eta ondorioz puntuak ezin lortuta. Bigarren laurdenetik aurrera taldea poliki-poliki hobetzen joan, eta hirugarrengoan partida berdintzea lortu dute azpeitiarrek. Azken zatian, ohiko maila erakutsi du Sammicek eta 45-60 irabaztea lortu du.
Sammicen garaipenarekin eta Cambadosen porrotarekin, Sammic ISBk zuzeneko igoera ziurtatu du. Urte guztiko lanak emaitza eta frutitu ezinhobeak izan ditu eta orain, gozatua hartzea tokatzen da.
Zorionak Iker Bueno, Joseba Lizarralde, Xabier Aranburu eta jokalari guztiei!