Sammic Hosteleriak Baskoniaren aurka jokatuko du bihar, ostirala, arratsaldeko zortzi terdietan Euskal koparen azken faseko lehendabizko partida ,Azpeitiko kiroldegian.

img

Neurketa honetarako Lolo Encinas entrenatzaileak Serrano eta Merketegiren bajak ditu. Deialdia: Maiza, Zubizarreta, De Ciman, Garcia, Galarreta, Guridi, Salazar, Kaminski, Portalez eta Bulicek osatzen dute.

EUSKAL KOPAREN EGUTEGIA
Ostirala, 20.30 Sammic Hosteleria-Baskonia
Larunbata, 18.30 Saenz Horeca Araberri-Baskonia
Igandea, 18.00 Sammic Hosteleria-Saenz Horeca

Euskal Kopako partida guztietan sarrera doan izango da. Iraurgiren zaleen bazkide karneta jaso edo karneta egiteko aukera izango dute kiroldegian bertan.