Añaresek Kemegal Cortegadaren aurka jokatuko du larunbat arratsaldeko seietan LF2 ligako aurreneko partida Azkoitiko kiroldegian.

img

Aproben garaia amaituta benetako unea iritsi da. Añaresek aurredenboraldiko partidetan gauza politak erakutsi ditu baina puntuak ematen dituzten azterketak larunbatean hasiko dira. Xabier Chicoren taldea baikor da eta Villagarcia de Arousako taldea menderatzeko zaleen babesa eta indarra eskertuko luke.

Ligako aurreneko partidarako deialdia honako jokalariek osatzen dute: Garazi, Alaia, Libe, Maite, Itsasne, Erika, Hatty eta Brenauek. Hauekin batera deialdian dira baita ere Maite Merketegi, Nerea Soraluze eta Ana Ugarte juniorrak.