Sammic Hosteleria vs Cafes Candelas Breogan ikustera joateko dohako autobus zerbitzua

img

Azken partiduetan bezala, Iraurgi SBk Azkoititik Azpeitiarako autobusak antolatu ditu bazkide diren eta partidarako sarrera duten guztientzat

Larunbat honetan Sammic ek Azpeitian jokatuko du Urrezko ligako talderik indartsuenaren aurka. Cafes Candelas Breogan taldea jasoko dute etxean Lolo Encinasen mutilek, eta zaletuak erakartzeko asmoz, Iraurgi SBk autobusak antolatu ditu Azkoititik Azpeitiara. Sammic eta Breogan taldeen arteko partida larunbat arratsaldeko 18:00 tan izango da, eta autobusak 17:00tarako eta 17:30etarako programatu dira. Azkoitiko liburutegi aurretik aterako dira, eta noski, joan eta etorriko autobusa izango da. Bidaiatu ahal izateko nahikoa izango da bazkide txartela edota partidarako sarrera erakustea. Joan den astean arazo bat eduki genuen eta Añares Rioja eta ADBA Avilesen arteko partidan ez genuen zerbitzu on bat ematerik lortu, baina aste honetan zerbitzua berriro martxan jarri nahi dugu.