Klubak Azkoitiko goizeko eta arratsaldeko partiduetara joan ahal izateko autobus zerbitzua antolatu du
Igandean Azkoitiko kiroldegiak bi partidu garrantzitsu hartuko ditu. Goizeko 11:00tan emakumezkoen ligako partida jokatuko da, eta Xabi Chicoren taldeak Gijonen aurka jokatuko du. Klubak, Azpeitiatik Azkoitiarako autobus zerbitzua antolatu du, eta autobusak 10:00etan eta 10:30tan aterako dira Azpeitiko anbulategi aurretik.
Arratsaldean aldiz, Urrezko ligako partidua jokatuko da Azkoitian. Lolo Encinasen taldeak Oviedoren aurkako partidua jokatuko du arratsaldeko 18:00etan. Ordurako, arratsaldeko 17:00etarako eta 17:30tarako programatu ditu autobusak saskibaloi taldeak.
Autobusak partiduak ikustera gerturatu nahi duten guztientzat zuzendu ditu klubak, eta aste honetarako promozio berezi bat jarri du martxan:
PROMOZIOA
Aste honetan, goizeko emakumezkoen ligako partida ikusteko sarrera erosten duenak, arratsaldeko Urrezko ligako partidua ikusteko sarrera eskuratuko du dohan!