Iraurgi SBk sarrera promozioa jarri du martxan asteburu honetarako

img

Klubak Urrezko ligako norgehiagokarako sarrera bat oparituko die emakumezkoen ligako partidarako sarrera erosten duten guztiei

Saskibaloi taldeak promozio berri bat jarri du martxan asteburu honetako partidetarako. Goizean Emakumezkoen ligako partida jokatuko da, 11:00etan Añares Crianza VS Gijon.

Klubak, partida horretarako sarrera bat erosten duten guztiei arratsaldeko Urrezko ligako partidarako sarrera bat oparituko die. Arratsaldean Urrezko ligako partida jokatuko da Azkoitian bertan arratsaldeko 18:00etan, Sammic Hosteleria VS Oviedo.

Promozio horrekin jendea Azkoitiko kiroldegira hurbiltzea eta Azkoitian ere saskibaloi zaletasuna sustatzea da helburua. Gogoratu, hortaz gain klubak autobus zerbitzu berezia ere jarri duela martxan. Webgunean aurkituko duzue informazio gehiago.