Iker Bueno Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko kirol arduradun izendatu dute

img

Gipuzkoako saskibaloi federazioak Iker Bueno izendatu du erakunde horretako Kirol arduradun nagusi bezala

Gipuzkoako saskibaloi federazioak Iker Bueno izendatu du erakunde horretako Kirol arduradun nagusi bezala. Iker Bueno azpeitiarrak 29 urte ditu eta orainarteko ibilbide osoa Iraurgin egin du. Jokalari bezala hasi ondoren, berehala jokatzeari utzi eta klubeko talde ezberdinak entrenatzen hasi zen, 2013-14 denboraldian Iraurgi talde nagusiko entrenatzaile izendatu zutelarik. Inoiz Iraurgik izan duen entrenatzailerik gazteena. Bere lan aparta iaz borobildu zuen Sammic Iraurgi Zilarrezko LEB ligako txapeldun eginez eta, ondorioz, taldea Urrezko Leb ligara igoz. Iker Buenok ligako entrenatzaile onenaren saria jaso zuen. Horrekin batera 2017 urteko Azpeitiko kirolari onenaren saria ere jaso zuen.
Indarberritzeko atseden txiki bat hartu ondoren, Iker Bueno berriro ere lanerako prest da. Aurretik erronka zail bezain erakargarria du. Iraurgik bere poza adieraztearekin batera zorterik onena opa nahi dio etxeko semeari. #urreazara