Añares Riojako jokalariek denboraldi bikainari amaiera eman diote

img

26 jardunaldiren ostean denboraldi bikainari amaiera Azpiatian eman zioten

Denboraldi ederra egin dute taldeko neskek. Azkenengo partidua Azpeitian bertan jokatu zuten Barça CBSren aurka, baina ezin izan zuten garaipen batekin amaitu. Hala ere, txalotzekoa da egin duten denboraldia. Sailkapenean zortzigarren postuan amaitu dute 26 jardunaldiren ostean, guztia 14 garaipen eta galdutako  12 partidarekin.

Horrela, hurrengo urtera begira, Emakumezkoen bigarren mailan jokatuko dute berriro, eta merezitako atsedena hartuko dute orain. Zorionak neskak!