Zatoz taldearekin koparen bila!

img

Iraurgi SBk autobusak antolatu ditu larunbateko Iruñeako partidarako.

Iraurgi saskibaloi taldeak zaleentzako autobusak antolatu ditu Larunbateko JUARISTI ISB eta BASKET NAVARRAren arteko partidara joateko. Kopa lortzeko bidean oso partida garrantzitsua dute Lolo Encinasen mutillek etxetik kanpo, eta horregatik zaleak animatu nahi ditu taldeak. Partidua larunbatean 20:00etan jokatuko da, eta autobusak geldialdi ezberdinak egingo ditu.

Azkoitiko liburutegi parean 17:30etan hartu ahalko da autobusa, 17:45 azpeitiko anbulategi parean, eta hirugarren geldialdi bat egingo du 18:15ean Arizetako restopean. Itzulera partidua amaitutakoan izango da, guztiak 20 euroko kostua izango duelarik.

Izena emateko sartu hemen: IZENA EMAN