URGI iritsi da!

img

Joan den asteburuan aurkeztu dugu taldearen maskota berria, URGI otsokumea!

Asteburu luzea izan dugu Azpeitian. Larunbatean LF2 mailako partidua eta igandean berriz Zilarrezko LEB Ligakoa. Larunbatean Añares Riojak liderraren aurka jokatu zuen, eta garaipena lortu gainera! Celtako jokalariek azken laurdenean asko estutu zuten arren garaipena etxean geratu zen. URGIren animoek kiroldegiko giroa berotu zuten eta laguntza handikoa izan zen larunbatean.

Baina baita igandean ere. JUARISTI ISBk Villarobledo ren aurka jokatu zuen, sailkapenean bigarren postuan aurkitzen denaren aurka. Oso partidu gogorra izan zen, eta lehenengo hiru laurdenetan nagusi izan ziren Lolo Encinasen mutillak. Baina nekeak ez du barkatzen, eta azken laurdenean gainera Villarobledoko jokalariek hiruko saskiratze errezkada egitea lortu zuten. Horren ondorioz garaipenak ihes egin zigun.

Hala ere, URGIk jarritako giroa ezin hobea izan da kiroldegian, eta datozen partiduetan ere halaxe animatuko du!